2011-05-16

ZER GARAIKO ERAGINAK JASO ZENITUZTELA USTE DUZU? ZER GEHIAGO LANDU DAITEKE PLASTIKAN, ZUEN HEZKUNTZA HISTORIAN LANDU EZ ZENITUZTENAK?

Hiru legediak irakurri ondoren LGE, LOGSE eta LOE honako ondoriora iritsi gara: adinagatik LOGSE-ko legean hezitako ikasleak izan beharko genuke ( eta beste hainbat ikasgaiei dagokionez horrela garela uste dugu) baina, plastikaren arloan LGE legediaren arabera hezitakoak gara.
Autobiografietan garbi utzi dugu kontzeptu tradizionaletan oinarritzen zirela gure plastikako irakasleak. Klase gidatuak izaten ziren eta adierazmen kreatibo eta libreari ez zitzaion behar adineko garrantzirik ematen. Aldiz, teknika ugari ikasi genituen eta material ezberdinen erabilera.
Gure ustez, plastika ikasgaiak ere beste ikasgaiak bezala eguneroko errealitatearekin eta bertan ematen diren aldeketekin bat etorri behar du. Ikasleei jakinarazi behar zaie plastika ikasgaia baliogarria dela testuingurua ulertzeko.
Guk gure garaian ez genuen ikusmen kultura landu eta atzetik datozen haurrek baliabide gehiago dituzte ikusmen kulturan heziak izateko. Adibidez, museoetara irteerak egiten dituztenean, ikusmenezko istoriak sortzeko, kultura eta gure identitateari buruz erreflexionatzeko... gai direla erakusten zaie.
Guk jasotako legera bueltatuz eta gaur egungoarekin alderatuz, ikasgai honi lehen baino garrantzi gehiago ematen zaiola iruditzen zaigu eta pausu garrantzitsu bat eman du; hala nola, ikasleen iritzi kritikoa bultzatzeko, sormena indartzeko, artea errepresentatzeko, ikusmenezko kulturan parte hartzeko e.a.

No hay comentarios:

Publicar un comentario