QUÉ ESTÁ PASANDO?
Hacia dónde va la formación inicial y permanente
- Irakaslegoaren formakuntza bultzatzeko beharra. Horretarako, modu desberdinak daude.
- Gaur egungo eskolak nahiko prestatuak al daude XXI.mendeko gizarterako?
- Arduradunak: Hezkuntza politikak, formatzaileak eta irakaslegoa, hezkuntza komunitatea. Hauek errealitate konplexu bat dute aurrez aurre.
- Hezkuntza fakultateen ardura: Irakaslegoen formakuntza egokia (Adib. Finlandiako eredua).
-
FINLANDIAKO EREDUA
Haserako formakuntza
§ Eskoletara joanaz
§ Teoria
§ Praktikak (oso garrantzitsua)
§ Tesina
Hezkuntza jarraia=Irakaslego aktiboa
§ Egungo gazteen egoera ezagutzeko hitzaldiak
§ Gainontzeko hezkuntza eragileekin eta bereziki beste irakasleekin ideia trukaketa, berrikuntzak ezagutu, erreflexionatu,etb.
§ Irakasleak ikertzailea izan behar du.
Artikulu hau irakurri ondoren, ados gaude bertan adierazten denarekin. Unibertsitatean irakasten dena benetako errealitatekin urrun gelditzen dela iruditzen zaigu. Gauza bat da egunero unibertsitatean ikasle batek jasotzen duena eta oso desberdina da, lanean hasten denean bizitzen duena.
Gaur egun, orokorrean, klase magistralek indar gehien hartzen dutela iruditzen zaigu. Teoriari garrantzi handia ematen zaio eta honekin praktikaldiari eman behar zaion garrantzia ez zaiola ematen pentsatzen dugu. Honi lotuta, honako hau datorkigu burura: magisteritzako fakultatean sarrerako nota altua da eta ondorioz, ikasle batek izan ditzakeen beste gaitasunak ez dira kontuan hartzen, hala nola, etorkizunean haurrekin lan egiteko beharrezkoak izango dituen bestelako gaitasunak ( gizarte trebetasunak, motibazioa, talde-lanean aritzeko gaitasuna, teoria eta praktika lotzeko gaitasuna...). Kasu honetan, amaierako notari ematen zaio garrantzia eta honek lehiakortasuna eragin dezake. Ikasle asko gelditzen dira matrikulatu gabe eta agian, sistema honekin etorkizunean irakasle onak izan zitezkeen ikasleak kanpoan uzten ari garenaren zalantza dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario