Hamahiru ideien bidez artea nola irakatsi lantzen du artikulu honekin.
1- Artearen esanahia era askotara irakur daiteke eta ez hitzaren bidez bakarrik. Hezkuntza programekin, bizitzan zehar erabiliko ditugun esanahi ezberdinak irakurtzen irakatsi behar digute.
2- Arte hezkuntzak erlazio kualitatiboen inguruko judizioak egiten ditu eta edozein obrak izan behar dituen erlazioekiko, pertsona sentsibilizatzen dute.
3- Entzumena, ikusmena, zaporea edo ukimenaren bidez esperimentatu daitekeen edozein esperientziazko forma estetikoak sor dezake marko estetiko bat erabiliz, adi egoten bagara. Esperientzia estetikoa pertsonak munduarekin duen edozein topaketatik sor daiteke. Beraz, arte hezkuntzaren helburu garrantzitsua da hau ezagutzea eta estetikoki edozein itxura estetiko adierazteko gaitasuna izatea.
4- Pentsamendua, erabateko ikerketa kualitatiboa da, sentsibilitateak parte hartzen duena, irudimena estimulatzen duena, teknikak aplikatzen direnak eta apreziazioa aktibatzen dena. Prozesu konplexu eta delikatua da, non gaitasun sutilak eta matizatuak esperimentatzeko gaitasunaren menpe dagoena. Hauekin lan eginez, obra baten sorkuntzan judizioak egin ditzakegu.
5- Hezitzailea konpetentea izan dadin, konbentzimendu bakarrean zentratuz ez du juzgatuko, baizik eta programa garatuko den testuinguruan aztertu du.
6- Hezitzailearen zeregina, hezkuntza garatzeko egokiak diren inguruak diseinatzea da. Inguru hauek, sormenezko curriculum eta ariketak dituzte. Prozesu hauen helburuak, ikaslearen hezkuntza esperientzia zabaltzea da.
7- Artearen ekarpena hezkuntzara emaitzekin erlazionaturik dago, arteetako bereizgarriak direlako. Lehenengo emaitza, esanahiak era ezberdineko komunikazioak dira, bigarrena, pentsamendu formen garapena, sortzearen eta objektu eta ekintzen pertzepzioetatik eratorria.
8- Testuinguruak ikasteko aukera asko ematen ditu. Forma artistikoetan lan egiten duten pertsonek, elkarri laguntza ematen diete, batzuen lanak bestearena baldintzatzen duelarik batzuetan.
9- Arteetako lanak, ikasleak irudimena erabiltzera bultzatzen ditu ezaugarri pertsonalak dituen aukerak izateko: bakoitzak egiten dituen obretan zigilu pertsonala jartzeko aukera ematen du.Arteak ondo irakasten direnean ikasleak sormen prozesuan sortzen diren bideak jarraitzen ikasten dute.Beharrezko kontrola uzten ikasteak, obra batean aukera berriak bilatzeko bide ematen du.
10- Kognizioaren garapenean eragina duen baldintzetako bat , artista guztiek jasan behar dutena da: edozein material edo prozesuk ezartzen duten markoaren barruan pentsatzen ikastea.
11- Ebaluazioa prozesuan zehar eman daiteke eta eman behar da. Gainera erakusten duenak momentu asko ditu obra eta ikasleen garapena ebaluatzeko, obra batean lortutako puntuan bakarrik oinarritu gabe. Prozesuaren irudia lortzen da eta ez ikaslearen lanaren adibidea. Zer irakatsi eta ikasi den jakiteko era bat da.
12- Errepresentazioaren ekintza, aurkikuntza eta berrikuntza ekintza da eta ez pertsona baten borondatea material bati gailentzen dena.
13- Hazkuntza beti posible da baina bizitza bukatzen denean bakarrik bukatzen da.
Testu honetan aipatutakoa ez dator bat gaur egun ikastetxe askotan artea lantzeko erarekin. Orain arte, "artelan" bat egitera mugatzen ziren irakasleak eta hori nola egin azaltzen zuten. Autore honen ustez, arte hezkuntza hori baino gehiago da. Artea aztertu egin behar da eta haurrak horretan hezitu behar ditugu. Horretarako irakasleak ezingo ditu bere judizioak egin eta prozesu osoa ebaluatuko du. Artea lantzeko era aproposa iruditzen zaigu eta gure ikuspegia zabaltzeko balio izan digu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario