2010-03-24

¿MATAN LAS ESCUELAS LA CREATIVIDAD? K. ROBINSON.

Gure hausnarketarekin hasi aurretik, K. Robinson-ek bere diskurtsoa emateko garaian erabili duen modua asko gustatu zaigula adierazi nahi dugu eta nola ez, bertan esaten dituen ideiekin guztiz ados gaude.

Bideoaren izenburuari erantzun bat eman beharko bagenio, zalantzarik gabe baiezkoa izango litzateke. Izan ere, gertutik bizi dugun errealitate bat da ikastetxe batean lan egiten dugulako. Hala ere, ez dugu ikastetxeetara mugatu nahi, baizik eta, sormenari gizarteak ere ateak ixten dizkiola iruditzen zaigu.

Ikastetxeetan badaude irakasle batzuk sormenari garrantzia ematen diotenak eta hori bultzatzen saiatzen direnak, baina, azkenean asmo batean bakarrik gelditzen dela pentsatzen dugu. Zergatik? Egun, martxan dagoen hezkuntza sistemak sormena bigarren maila batean uzten duelako. Plastika ikasgaian bereziki, askotan ikusi ditugu esku desberdinez egindako lantxoak, baina, funtsean berdinak dira oso bideratuak izaten direlako irakaslearen aldetik.

Gizarteari erreparatuz, denok ezagutzen dugu gure inguruan sormena kanporatzen duen pertsonaren bat eta pertsona “ezberdintzat” kontsideratu dugu. Oso urrutira joan gabe, entzun izan dugu Arte Ederretako fakultatean ikasten ari diren ikasleak estetika berezia agertzen dutela. Sormena kanporatzeak, pertsona horrela etiketatzea merezi al du?

Hausnarketa hau egiteko garaian eztabaida garrantzitsu bat sortu da gure artean. Zenbateraino bideratu behar dira geletako jarduerak?

2010-03-18

IKASGAIAREN HELBURUA GURE HITZETAN

Gu tutoritza batean aurkeztu ginen lehen esan bezala klaseetara joatea ezinezkoa zaigulako. Aurretik, ikasgaiaren programazioa irakurri genuen eta ikusitakoan, eskuak burura eraman eta honako hau pentsatu genuen: Nondik hasiko gara?
Ikasgai honetan lanak formulatzeko modua, guretzat guztiz berria da eta norbaitek bideratzea nahi genuen.
Helburu horrekin, Estitxurengana hurbildu eta bere azalpenak entzun genituen. Azalpen horietatik guk jarraian adieraziko duguna ulertu genuen:

1- Moodlen egin beharreko lanen azalpena, oinarri teorikoak eta abar ikusi eta aztertu.

2- Blog bat sortu eta gure lanak eta komentarioak blog horretan zintzilikatu paper-zorroa osatzeko.

3- Blog hori, elkarrikertuzen adierazi eta aldi berean, helbidea Estitxuri bidali.


Gauza da, orain arte ikasgaietan irakasle askok lana egina ematen digula eta ikasgai honetan, arakatze lana oso garrantzitsua da; hau da, irakasleak pistak ematen dizkigu, baina, gu gara ikasgaiari forma eman behar diogunak gure interesen, kuriositate, bizi izan dugun esperientzien arabera eta abar. Nola? liburuak aztertuz, baliabide teknologikoak erabiliz, sormenari bere lekua eskainiz....

Gure lantokian ikasgai honekin erlazio duten gauzak bilatzen saiatuko gara eta horiek zuengana hurbiltzea izango da gure helburuetako bat.

Besterik gabe, izan ongi!

SARRERA

Kaixo! Gu Bakarne, Aitziber eta Olaia gara. Ikastola berean lan egiten dugun hiru lankide gara eta taldetxoa osatu dugu PLASTIKA ADIERAZPENAREN GARAPENA ETA BERE DIDAKTIKA ikasgaia aurrera eramateko. Izan ere, ezinezkoa zaigu klaseetara joatea eta ondorioz, gure erronka honako hau izango da: elkarlanean lan egiten ikastea, sormenari ateak zabaltzea eta elkarrekin ibilbide polit bat burutzea. Egia esan, ez gara oso ondo konpontzen baliabide teknologikoekin, baina, onartu beharra dugu gizarte honek eskatu egiten digula. Beraz, hauxe dugu aipatu ez dugun beste erronka garrantzitsu bat!Ea,elkarrekin ikastea lortzen dugun! Gu behintzat, gogoz arituko gara!